1 00:00:23,040 --> 00:00:27,800 Mutila naiz, 37 urte ditut, ile motza eta iluna daukat, 2 00:00:28,000 --> 00:00:31,400 begi urdinak eta azala txuria. Eserita nago 3 00:00:31,600 --> 00:00:34,560 eta atzean pareta txuri bat daukat bi koadrorekin. 4 00:00:44,040 --> 00:00:47,040 Mikel Zorrilla naiz eta Vicomtech-en egiten dut lan. 5 00:00:47,440 --> 00:00:50,680 Vicomtech ikerketa zentro bat da eta ni Digital Media 6 00:00:50,720 --> 00:00:55,820 alorreko arduraduna naiz. Bertan ikerketa proiektuak diseinatu, 7 00:00:55,920 --> 00:01:00,400 garatu eta kudeatzea da nire lana eta besteak beste, 8 00:01:00,410 --> 00:01:04,160 TRACTION proiektu europarraren koordinatzailea naiz. 9 00:01:18,400 --> 00:01:21,600 Esan bezala, Vicomtech ikerketa aplikatua egiten 10 00:01:21,600 --> 00:01:23,800 duen zentroa da eta gure helburuetako 11 00:01:23,800 --> 00:01:26,840 bat enpresen lehiakortasuna hobetzea da. 12 00:01:27,320 --> 00:01:30,320 Esate baterako, bai ikus-entzunezko eta Media industrian, 13 00:01:30,320 --> 00:01:32,720 baina baita beste esparru batzuetan ere, adibidez 14 00:01:32,800 --> 00:01:36,000 industria prozesuak, energian, garraio sistemetan, 15 00:01:36,120 --> 00:01:38,640 aplikazio biomedikoetan eta beste hainbeste. 16 00:01:39,000 --> 00:01:42,040 Baina gure misioan ez dago bakarrik enpresen 17 00:01:42,040 --> 00:01:45,120 lehiakortasuna hobetzea. Konpromiso soziala 18 00:01:45,160 --> 00:01:48,480 eta inpaktu sozial positibo bat ematea ere bada, 19 00:01:48,680 --> 00:01:51,480 eta zentzu horretan ez da arraroa orduan 20 00:01:52,280 --> 00:01:55,560 HBB4ALL bezalako proiektuetan parte hartu izana, 21 00:01:55,600 --> 00:01:59,000 non telebista interaktiboa guztiontzako 22 00:01:59,120 --> 00:02:02,960 erabilgarri egiteko teknologia garatu genuen eta gaur egun 23 00:02:03,120 --> 00:02:06,040 TRACTION bezalako proiektu bat koordinatzen egotea. 24 00:02:15,520 --> 00:02:19,800 Txiki-txikitatik musika funtsezko pieza izan da beti nire bizitzan. 25 00:02:20,840 --> 00:02:23,920 Oso gaztetan hasi nintzen musika eskolan eta bertan 26 00:02:24,100 --> 00:02:27,580 hainbat instrumentu jotzen ikasi nuen. Gainera gero 27 00:02:27,800 --> 00:02:31,040 hainbat musika taldetan parte hartu dut. Horregatik 28 00:02:31,160 --> 00:02:35,240 nire garapen profesionalean musika eta teknologia elkartzen 29 00:02:35,240 --> 00:02:38,440 direnean, niretzako motibazio gehigarria da. 30 00:02:38,840 --> 00:02:41,800 Gainera, sorkuntza partekatua kontzeptuan 31 00:02:41,920 --> 00:02:45,080 benetan sinesten dut eta horregatik plazer bat da 32 00:02:45,080 --> 00:02:47,840 TRACTION bezalako proiektu bat koordinatzen egotea. 33 00:02:58,560 --> 00:03:01,560 COVID-19-ak inpaktu handia ekarri duela, 34 00:03:01,560 --> 00:03:05,160 hori ezin dugu ukatu. Duela hilabete batzuk oso zailak 35 00:03:05,240 --> 00:03:08,800 edo ia ezinezkoak ziren gauzak posible bihurtu dira 36 00:03:08,920 --> 00:03:12,240 eta egi bihurtu dira. Digitalizazioruntz 37 00:03:12,360 --> 00:03:15,320 pauso ikaragarriak eman dira eta oso oso azkar. 38 00:03:15,640 --> 00:03:20,400 TRACTION proiektua sortu genuenean, pandemia honen berririk oraindik 39 00:03:20,400 --> 00:03:23,240 ez genuenean, jadanik gure norabidea 40 00:03:23,360 --> 00:03:26,960 ildo honetan jarri genuen, teknologia erabili ikus-entzunezko 41 00:03:27,000 --> 00:03:31,000 formatu berriak sortzeko eta sormen prozesuan 42 00:03:31,200 --> 00:03:35,200 funtsezko pieza izan zedin. Horregatik garbi geratzen da 43 00:03:35,280 --> 00:03:37,840 inoiz baino gehiago hau dela beharrezkoa 44 00:03:38,040 --> 00:03:41,680 eta inoiz baino azkarrago behar dugula. Nik uste dut 45 00:03:41,840 --> 00:03:45,320 pandemiarekin edo pandemia gabe, etorkizunean 46 00:03:45,600 --> 00:03:48,920 digitalizazioruntz eman dugun aurrerapauso hau 47 00:03:49,040 --> 00:03:50,440 geratzeko etorri dela. 48 00:04:00,300 --> 00:04:02,100 Galdera hau ez da erantzuteko erraza. 49 00:04:02,580 --> 00:04:05,220 Teknologiarekin edo teknologiarik gabe 50 00:04:05,660 --> 00:04:10,340 diskriminazio eza eta berdintasun soziala izango duen gizarte batean 51 00:04:10,420 --> 00:04:12,940 erabat sinesten dut. Baina pertsonak gara 52 00:04:13,020 --> 00:04:16,700 ibilbide hori egin behar dugunak eta teknologia bide horretan 53 00:04:16,780 --> 00:04:20,620 oso tresna baliagarria izan daiteke prozesua azeleratzeko 54 00:04:20,860 --> 00:04:25,380 edo medio ezberdinak jartzeko. Ordea, teknologia 55 00:04:25,500 --> 00:04:28,780 ez da bera bakarrik prozesu hori bermatuko duena. 56 00:04:29,140 --> 00:04:32,500 Horregatik, oso garrantzitsua da Vicomtech bezalako 57 00:04:32,540 --> 00:04:36,300 erakundeek erakusten duten konpromezu soziala eta ikerketa 58 00:04:36,300 --> 00:04:39,300 bide horretan jartzea, TRACTION bezalako proiektuak 59 00:04:39,300 --> 00:04:43,620 egotea, non parte hartzen duten bederatzi erakundeek oso garbi 60 00:04:43,620 --> 00:04:47,260 daukaten helburu hori eta Europar komisioak 61 00:04:47,260 --> 00:04:50,460 jartzen dituen medioak etorkizunean ere egotea 62 00:04:50,660 --> 00:04:53,620 TRACTION bezalako proiektu gehiago egon daitezen.